miércoles, 3 de octubre de 2012

Tipu Sultan Summer Palace

Atzo Mahatma Gandhiren urtebetetzea izan zen eta egun libre eta lasaia (ia guztia itxita zegoen) genuenez turismeo pixka bat egitea erabaki genuen. Beraz, goizean Tipu Sultanaren udako jauregia bisitatzera joan ginen.

Tipu Sultanaren aita, Hyder Ali, ingelesen konkistari aurre hartu eta bere burua Mysoreko (orain Karnataka estatua) errege proklamatu zuen. Frantsesen laguntzarekin, ingelesen aurka borrokatuko zen armada sendoa sortu zuen eta 1782an hil zenean bere semeak, Tipuk, hartu zuen erreinuaren kargua. Horrela, aita semeen artean lau Anglo-Mysore gudatan zehar lortu zuten ingelesen aurkako erresistentzia mantentzea 33 urtez. Ingelesen Tipu Sultanarekiko beldurra hain zen handia zein Mysoreko tigrea ezizena jarri zioten eta frantsesek, ezizen hau omentzeko, tigre batek ingeles soldadu bat hiltzen duen jostailu musikala oparitu zioten. Mysoreko erreinua ingelesen esku erori zen laugarren Anglo-Mysore gudan, Tipu Seringapatameko hiria defendatzen hil zenean.

Goiz kulturala eta gero, lankide brasildarrekin elkartu ginen bazkaldu eta zinera joateko. Gure lehenengo Bollywood filmea! Izenburua Barfi! zuen eta sinesgarria badirudi ere ez zen dantza edo kantarik agertu (eskerrak). 2 ordu terdiko filmea izan zen, deskantsua eta guzti erdialdean, eta dialogoak hindiz ziren, baino istorioa hain zegoen ondo kontatua zeinen ez genuen hitzik behar ulertzeko (esan beharra dago gormutu bati buruzkoa zela eta ez zegoela elkarrizketa askorik!). Beraz, gezurra badirudi ere, Bollywoodeko filme hau ikustea gomendatzen dizuet!

Bueno, ba ohiko txapa eta gero gure egunaren argazki batzuk...

PD: Sorry, again too lazy to translate... Basically is about a visit to a palace of a badass Sultan and our first Bollywood experience in a surprisingly good no dancing/no singing 2h30 film called Barfi! which I strongly recommend!


  
 


No hay comentarios:

Publicar un comentario