sábado, 27 de octubre de 2012

Indiar urtebetetzea

Azkeneko egunak oso intensoak izan dira eta uste dut sarrera bat baino gehiago idatzi beharko dudala guztia kontatu ahal izateko... Beraz, hona lehenengoa... Nire indiar urtebetetzeari buruzkoa...

Nire urtebetetzea baino aurretiko pare bat egunetan animikoki oso baju ibili nintzen, data garrantzitsuetan gertatu ohi denez, etxeminez eta maite dituzunekin egoteko beharraz ikusten baituzu zeure burua... 

Horregatik, urtebetetzearen bezperan, Noellinek eta beste lagun indiar batzuek diskoteka bateko Bollywood gaura eraman ninduten animatzen saiatzeko... Leku megapijoa, 5 izarreko hotel batean kokatua, tragu bakoitza tanta bakar bat ere ez galtzeko tentuz edaten duzun horietakoa eta jende estiratuz betetakoa... Baino dj-a Bollywood musika jartzen hasi eta segundu erdira jende guztiak euren klasea eta pijotasuna ahaztu eta eroen pare dantzatzen hasi ziren... Batzuk saltoka, beste batzuk atake epileptiko baten erdian... Guztiek ahal zuten beste musikari eskainiz... Lagunetako batek esan zidanagatik, edozein mugimenduk balio du, erarik eta energikoenean egiten duzun bitartean... Euren dantza egiteko era ikusita ez nau harritzen taberna eta club-ak 23:30etarako ixtea, luzeago dantzatuz gero euren osasuna arriskuan jarriko bailukete... Beraz, diskoteka itxi zutenean, izerdi patxetan etxeratu ginen... Gure lagun indiarrak tematuta zeuden gure etxean miniafterparty bat egitean, ta nik ezetz hurrengo egunean lanera joan behar nuela... Azkenean lortu zuten etxera sartzea eta han non atera zuten txokolatezko tarta bat mahai gainera... Bertan irakurri nuen: Happy Birthday Miyolin!! Ezin barreari eutsi... Eurak saiatu ziren, baino ez da harritzekoa, eman didaten izen honekin beti izan ditut antzeko arazoak (maite zaituztet aita ta ama ;)) Eta izen berriz bataiatua izan ostean, ba kandelei putz egin eta indiar tradizioari jarraituz, tarta aurpegian zanpatu zidaten!! Que desperdicio...





Hurrengo egunean jaiki nintzenerako Noellinek jada gosari elaboratua prest zeukan mahai gainean eta bera bezalako lagun on batekin etorrita daukadan zortea gogorarazi zidan, beti izango baitut nitaz kezkatzen den norbait hemen gauden bitartean...

Gero lanera joan eta han ere ia ezagutzen ez dudan jende guztiaren berotasuna, zorionak eta oparitxoak jaso nituen eta bertan ere pare bat tarta oparitu zizkidaten (ordurako pastel-zanpaketaren tradizioa ezagututa, ekiditea lortu nuen...).

Lana eta gero lankideekin eta pisukideekin pub batera joan ginen garagardo batzuk hartu, zeoze jan eta ospatzera... Bertan beste laugarren tarta bat atera zidaten, oraingoan, egoera informalean pixkat eskandalosoagoak izan ziren eta printzesa koroa jarri zidaten... Hainbeste tarta eta gero, eta odoleko azukre maila saturatuta etxeratu ginen lasai lasai...

Ospakizun ofiziala larunbatean izan genuen... "Partyaftereleventhirtyisposible" izenpean... Bertara lankide, ikaskide, lagun eta basikamente bangaloren dugun ezagun oro etorri zen eta juerga polita izan genuen... Janari internazionala (euskalduna, frantsesa, brasildarra, indiarra...), edariak, dantza, jokoak (beer-pong ;D) eta juerga dezente batek behar duen beste edozer!!

Hurrengo egunean, ordea, ia lorik egin gabe, goiz altxatu behar izan nintzen, gure enpresako nagusiak bere etxean ospatzen zuen Pooja-ra (ospakizun erlijioso hinduista) gonbidatu gintuelako. Bertan bere alabaren jaiotza omentzeko urtero egiten duen zeremonia erlijiosoan parte hartu genuen. Bertan, herriko sei neskatila gonbidatu zituzten, jainkosetako baten (izena ahaztu zait) purutasuna errepresentatuz eta euren oinak garbitu ostean, egongelan eserrarazi zituzten. Bertan sazerdoteak denok bedeinkatu gintuen, sua eskainiz eta guk eskuak sutik pasa eta buru gainean jarri behar genituen gure espiritua garbitzeko. Gero errezu batzuen ostean lore bat lotu zigun eskumuturrean eta gero umeetako bakoitzari eta gelan geunden gonbidatuoi platerbete janari tradizional eman zigun. Hau bukatu genuenean umeetako bakoitzari 10 rupia eta beste oparitxo bat eman zien zeremonia bukatzeko. 

Ekitaldi erlijiosoa egindakoan, emakumeetako batek genaz marraztu zizkigun eskuak eta gainontzeko eguna saria nola jantzi ikasten eta kafea eta tearen inguruan hizketan eman genuen, indiar emakumeen denborapasa tradizionala...
  
Momentuz nahikoa luzatu naiz... Baino milesker urrun egon arren egun honetan nitaz akordatu zareten guztioi!!

Lasterarte! :)

lunes, 8 de octubre de 2012

Trust me I´m an engineer

Atención a la siguiente muestra de inteligencia de una supuesta ingeniera...

Gaurko astelehena bereziki beroa eta neketsua izan da (jada aitzakiak jartzen)... Lanean hamar ordu eman ostean, zeinen barne 2 orduko lan talde bilera oso intentsoa izan dugun, Noelline lanera etorri zait bila eta asteko erosketa egitera joan gara. Gero poltsekin etxeraino arrastaka joan eta sukaldera sartzean konturatu gara ur bidoia hutsik zegoela. Bidoi hutsa hartu eta beheko supermerkatura jaitsi naiz ur bila, bain hau itxita zegoen beraz etxera bueltatu eta ura irakiten hasi naiz en un acto de buena fé, denok deshidratatuta geundelako. Urak irakin duenean ur bidoiaren dispensadorera bota dut, hortik botilak betetzea errazteko eta gero botilak frigoan sartzeko...

Hau izan da emaitza:

Dispensadorearen forma originala      


Txalo bero bat! Barkamena eskatzen diot inoiz izan dudan kimika eta fisika irakasle orori... Mesedez ez kendu ingenieri titulua...

To sum up, I boiled some water because we had run out of drinkable water and dumb me, blinded by dehydration, I have put the still hot water in the plastic dispenser getting as a result the artistic shaped design above. Thumbs up for me!! Sorry to all the chemistry/physics teachers I ever had...

 

miércoles, 3 de octubre de 2012

Tipu Sultan Summer Palace

Atzo Mahatma Gandhiren urtebetetzea izan zen eta egun libre eta lasaia (ia guztia itxita zegoen) genuenez turismeo pixka bat egitea erabaki genuen. Beraz, goizean Tipu Sultanaren udako jauregia bisitatzera joan ginen.

Tipu Sultanaren aita, Hyder Ali, ingelesen konkistari aurre hartu eta bere burua Mysoreko (orain Karnataka estatua) errege proklamatu zuen. Frantsesen laguntzarekin, ingelesen aurka borrokatuko zen armada sendoa sortu zuen eta 1782an hil zenean bere semeak, Tipuk, hartu zuen erreinuaren kargua. Horrela, aita semeen artean lau Anglo-Mysore gudatan zehar lortu zuten ingelesen aurkako erresistentzia mantentzea 33 urtez. Ingelesen Tipu Sultanarekiko beldurra hain zen handia zein Mysoreko tigrea ezizena jarri zioten eta frantsesek, ezizen hau omentzeko, tigre batek ingeles soldadu bat hiltzen duen jostailu musikala oparitu zioten. Mysoreko erreinua ingelesen esku erori zen laugarren Anglo-Mysore gudan, Tipu Seringapatameko hiria defendatzen hil zenean.

Goiz kulturala eta gero, lankide brasildarrekin elkartu ginen bazkaldu eta zinera joateko. Gure lehenengo Bollywood filmea! Izenburua Barfi! zuen eta sinesgarria badirudi ere ez zen dantza edo kantarik agertu (eskerrak). 2 ordu terdiko filmea izan zen, deskantsua eta guzti erdialdean, eta dialogoak hindiz ziren, baino istorioa hain zegoen ondo kontatua zeinen ez genuen hitzik behar ulertzeko (esan beharra dago gormutu bati buruzkoa zela eta ez zegoela elkarrizketa askorik!). Beraz, gezurra badirudi ere, Bollywoodeko filme hau ikustea gomendatzen dizuet!

Bueno, ba ohiko txapa eta gero gure egunaren argazki batzuk...

PD: Sorry, again too lazy to translate... Basically is about a visit to a palace of a badass Sultan and our first Bollywood experience in a surprisingly good no dancing/no singing 2h30 film called Barfi! which I strongly recommend!