Bloga eguneratzen beti berandu baino oraingoan Urtarrilean Emma Jefferies (diseinuan doktorea) lagunarekin Coimbatoreko unibertsitate batean eginiko tailerra aipatu nahi dut. Honetan, bertako Arkitektura eta MBA ikasleei edozein proiekturi ekin aurretik (ez bakarrik diseinuaren arloan), proiektu hau garatua izango den ingurumen edo ekosistemaren analisi ekonomiko, sozial, historiko, kultural, erlijioso eta ekologikoa egitearen garrantzia ulertaraztea zen helburu. Honela, proiektuak izan dezakeen inpaktua ulertu eta behar bezala orekatzearen beharra ikusteko.
As always, I´m late updating the blog but this time I would like to make a short reference to the Workshop that with my friend Emma Jefferies (Design Doctor) developed together in a university in Coimbatore. During this workshop, we intended to make the Architecture and MBA students understand the importance of analising and understanding in advance the enviroment or ecosystem (in terms of economy, social, history, culture, religion and ecology) of the place where a project is going to be developed. Only this way we´ll be able to preview the impact of our acts and try to balance them in the correct way.
Gaur goizean itzuli naiz Vicente Ferrer Fundazioa bisitatzetik... Pasada bat izan da...
Esperientzia bakar eta iraultzaile horietako bat...
Lehenik
eta behin trenean bakarrik bidaiatzen nuen lehen aldia zen eta fundazioan bertan ere
bakarrik egoteak (naiz eta bertan zeuden beste bisitari batzuekin
elkartu naizen) erreflexionatzeko denbora asko eman dit.
Hara
ostiral gauean iritsi nintzen eta larunbat goizean artisautza tailerren
arduradunak Polioaren ondorioz ezintasun fisikoren bat duten emakumeen
lan egiten duten 6 tailer (orain kooperatiba bihurtuak) bisitatzera
eraman ninduen (jutea, bordatuak, ohialak, papera, ekotailerra, papier
machéa eta bitxigintza). Tailer hauetan produzitzen diren artisautza
produktuen erdia Espainiara exportatzen da bertan saltzeko eta beste
erdia Indian bertan saltzen da, Fundazioko intalazioetako dendan zein
"flea market"-etan.
Bertan emakumeak lanean ikusteko aukera izan
nuen, eta teknikak ulertu eta materiala ezagutu nituen. Honen guztiaren
arrazoia, arduradun honek nik fundazioarekin lan egitea nahi duelako da
eta bisitaren bidez nire etorkizuneko diseinuentzako inspirazioa hartzea
zen helburu. Hemendik aurrera Bangaloretik diseinatuko dut eta noizean
behin Anantapurrera itzuliko naiz emakumeekin elkarlan zuzena egiteko.
Arratsaldean,
bisitari normalen taldearekin elkartu nintzen eta eurekin Fundazioaren
hainbat proiektu bisitatu genituen: ospitale bat (nun haur jaio-berrien
zaintza intentsiboko unitatea ikusi genuen eta umeak bizitzari ahal
bezala eusten zirela ikusteak izugarri hunkitu ninduen), tuberkulosidun
pazienteen beste klinika bat, Vicente Ferrerren hilobia eta azkenik
HIES-dun umeen umezurztegi bat (umeekin kolunpioetan jolasean ibili
nintzen, kontaktu fisikoa izatearren desesperatuta ematen zuten eta
denek nire eskutik helduta joan nahi zuten, honek ere asko hunkitu
ninduen).
Atzo, igandea izanik ez zegoen inolako bisita
gidaturik antolatuta baino bertan ezagutu nituen bi neska eta ni
Anantapur hiritik buelta bat ematera joan ginen. Zona hori oso pobrea
da, Fundazioa existitu aurretik ordea, pobrezia ez baino miseria hutsa
zegoen bertan eta Indiako bigarren desertua zen, inolako oinarri
ekonomikorik gabea. Eta Vicenteren eta Fundazioaren lanari esker,
distrituko ez bakarrik sistema ekonomikoa baino soziala ere garatu
dituzte (umeen 100% dago eskolarizatuta, osasun sistema nahiko indartsua
daukate, emakumeen indartzea eta independentzia ekonomikoan pauso
handiak eman dituzte, ezinduak berriro gizarteratzen dituzte
autosostenguaren bidez...).
Goiza paseoan eman ostean, beroz
kiskaltzear geundenez, arratsaldean siesta bat botatzera joan nintzen
baino ordubetetxoren buruan ate joka etorri zitzaizkidan, Montxo Ferrer,
Vicenteren semea instalazioetara heldu berria zela eta bisitan joan
nedin. Beste bisitari batzuk eta ni bere bulegoan ongietorri gintuen eta
pare bat ordutan zehar berarekin hizketan eta India eta Fundazioaren
lanaren inguruan solasean aritu ginen.
Eguna bertan ezagututako neskekin erreflexioak egiten eta ikusitako guztiaren inguruan ondorioak ateratzen eta filosofatzen bukatu genuen.
Betiko lez, hona hemen experientzia ikaragarri hau ilustratzeko hainbat argazki...