Gaur goizean itzuli naiz Vicente Ferrer Fundazioa bisitatzetik... Pasada bat izan da...
Esperientzia bakar eta iraultzaile horietako bat...
Lehenik eta behin trenean bakarrik bidaiatzen nuen lehen aldia zen eta fundazioan bertan ere bakarrik egoteak (naiz eta bertan zeuden beste bisitari batzuekin elkartu naizen) erreflexionatzeko denbora asko eman dit.
Hara ostiral gauean iritsi nintzen eta larunbat goizean artisautza tailerren arduradunak Polioaren ondorioz ezintasun fisikoren bat duten emakumeen lan egiten duten 6 tailer (orain kooperatiba bihurtuak) bisitatzera eraman ninduen (jutea, bordatuak, ohialak, papera, ekotailerra, papier machéa eta bitxigintza). Tailer hauetan produzitzen diren artisautza produktuen erdia Espainiara exportatzen da bertan saltzeko eta beste erdia Indian bertan saltzen da, Fundazioko intalazioetako dendan zein "flea market"-etan.
Bertan emakumeak lanean ikusteko aukera izan nuen, eta teknikak ulertu eta materiala ezagutu nituen. Honen guztiaren arrazoia, arduradun honek nik fundazioarekin lan egitea nahi duelako da eta bisitaren bidez nire etorkizuneko diseinuentzako inspirazioa hartzea zen helburu. Hemendik aurrera Bangaloretik diseinatuko dut eta noizean behin Anantapurrera itzuliko naiz emakumeekin elkarlan zuzena egiteko.
Arratsaldean, bisitari normalen taldearekin elkartu nintzen eta eurekin Fundazioaren hainbat proiektu bisitatu genituen: ospitale bat (nun haur jaio-berrien zaintza intentsiboko unitatea ikusi genuen eta umeak bizitzari ahal bezala eusten zirela ikusteak izugarri hunkitu ninduen), tuberkulosidun pazienteen beste klinika bat, Vicente Ferrerren hilobia eta azkenik HIES-dun umeen umezurztegi bat (umeekin kolunpioetan jolasean ibili nintzen, kontaktu fisikoa izatearren desesperatuta ematen zuten eta denek nire eskutik helduta joan nahi zuten, honek ere asko hunkitu ninduen).
Atzo, igandea izanik ez zegoen inolako bisita gidaturik antolatuta baino bertan ezagutu nituen bi neska eta ni Anantapur hiritik buelta bat ematera joan ginen. Zona hori oso pobrea da, Fundazioa existitu aurretik ordea, pobrezia ez baino miseria hutsa zegoen bertan eta Indiako bigarren desertua zen, inolako oinarri ekonomikorik gabea. Eta Vicenteren eta Fundazioaren lanari esker, distrituko ez bakarrik sistema ekonomikoa baino soziala ere garatu dituzte (umeen 100% dago eskolarizatuta, osasun sistema nahiko indartsua daukate, emakumeen indartzea eta independentzia ekonomikoan pauso handiak eman dituzte, ezinduak berriro gizarteratzen dituzte autosostenguaren bidez...).
Goiza paseoan eman ostean, beroz kiskaltzear geundenez, arratsaldean siesta bat botatzera joan nintzen baino ordubetetxoren buruan ate joka etorri zitzaizkidan, Montxo Ferrer, Vicenteren semea instalazioetara heldu berria zela eta bisitan joan nedin. Beste bisitari batzuk eta ni bere bulegoan ongietorri gintuen eta pare bat ordutan zehar berarekin hizketan eta India eta Fundazioaren lanaren inguruan solasean aritu ginen.
Eguna bertan ezagututako neskekin erreflexioak egiten eta ikusitako guztiaren inguruan ondorioak ateratzen eta filosofatzen bukatu genuen.
Betiko lez, hona hemen experientzia ikaragarri hau ilustratzeko hainbat argazki...

No hay comentarios:
Publicar un comentario