domingo, 11 de noviembre de 2012

Ordenagailuari otoi

Ufa... Atzerapen handiarekin noa blog honekin... 
Hiru aste atzera begiratu eta Urriaren 22an izan genuen festibala azalduko dizuet.
Kontua da jaiegun honetan (baino ez oporreguna ze lanera edonola joan behar dugu...) indiarrek euren eguneroko ogia irabazten laguntzen dieten elementuak omentzen dituztela... Rickshaw gidari batek bere autoa, lantegi batek bere makinak, bulego batek bere ordenagailuak etab...
Egun honetan, gainera, lanera jantzi etnikoekin jantzita joatea eskatzen dute, beraz, Saria jatzi behar izan genuen (super zaila da saria zapaldu gabe eskaileretan gora ta behera ibiltzea eta are eta zailagoa komunera joatea, gero ez baitakizu zelan enroilatu berriro ohial luze hori gerri inguruan...)
Enpresaren sarreran Rangolia jartzen da (lorezko marrazkia) eta arratsalde partean Pooja bat egiten da non sazerdoteak ordenagailu, makina eta telefono guztiak banan banan bedeinkatzen dituen normalean bekokian jartzen den pigmentuzko puntua tresneria honetan jarriz eta bukaeran sandia batzuk apurtzen dira eraikinaren sarreran elementu negatiboak barrera sartzea ekiditeko.