sábado, 27 de octubre de 2012

Indiar urtebetetzea

Azkeneko egunak oso intensoak izan dira eta uste dut sarrera bat baino gehiago idatzi beharko dudala guztia kontatu ahal izateko... Beraz, hona lehenengoa... Nire indiar urtebetetzeari buruzkoa...

Nire urtebetetzea baino aurretiko pare bat egunetan animikoki oso baju ibili nintzen, data garrantzitsuetan gertatu ohi denez, etxeminez eta maite dituzunekin egoteko beharraz ikusten baituzu zeure burua... 

Horregatik, urtebetetzearen bezperan, Noellinek eta beste lagun indiar batzuek diskoteka bateko Bollywood gaura eraman ninduten animatzen saiatzeko... Leku megapijoa, 5 izarreko hotel batean kokatua, tragu bakoitza tanta bakar bat ere ez galtzeko tentuz edaten duzun horietakoa eta jende estiratuz betetakoa... Baino dj-a Bollywood musika jartzen hasi eta segundu erdira jende guztiak euren klasea eta pijotasuna ahaztu eta eroen pare dantzatzen hasi ziren... Batzuk saltoka, beste batzuk atake epileptiko baten erdian... Guztiek ahal zuten beste musikari eskainiz... Lagunetako batek esan zidanagatik, edozein mugimenduk balio du, erarik eta energikoenean egiten duzun bitartean... Euren dantza egiteko era ikusita ez nau harritzen taberna eta club-ak 23:30etarako ixtea, luzeago dantzatuz gero euren osasuna arriskuan jarriko bailukete... Beraz, diskoteka itxi zutenean, izerdi patxetan etxeratu ginen... Gure lagun indiarrak tematuta zeuden gure etxean miniafterparty bat egitean, ta nik ezetz hurrengo egunean lanera joan behar nuela... Azkenean lortu zuten etxera sartzea eta han non atera zuten txokolatezko tarta bat mahai gainera... Bertan irakurri nuen: Happy Birthday Miyolin!! Ezin barreari eutsi... Eurak saiatu ziren, baino ez da harritzekoa, eman didaten izen honekin beti izan ditut antzeko arazoak (maite zaituztet aita ta ama ;)) Eta izen berriz bataiatua izan ostean, ba kandelei putz egin eta indiar tradizioari jarraituz, tarta aurpegian zanpatu zidaten!! Que desperdicio...





Hurrengo egunean jaiki nintzenerako Noellinek jada gosari elaboratua prest zeukan mahai gainean eta bera bezalako lagun on batekin etorrita daukadan zortea gogorarazi zidan, beti izango baitut nitaz kezkatzen den norbait hemen gauden bitartean...

Gero lanera joan eta han ere ia ezagutzen ez dudan jende guztiaren berotasuna, zorionak eta oparitxoak jaso nituen eta bertan ere pare bat tarta oparitu zizkidaten (ordurako pastel-zanpaketaren tradizioa ezagututa, ekiditea lortu nuen...).

Lana eta gero lankideekin eta pisukideekin pub batera joan ginen garagardo batzuk hartu, zeoze jan eta ospatzera... Bertan beste laugarren tarta bat atera zidaten, oraingoan, egoera informalean pixkat eskandalosoagoak izan ziren eta printzesa koroa jarri zidaten... Hainbeste tarta eta gero, eta odoleko azukre maila saturatuta etxeratu ginen lasai lasai...

Ospakizun ofiziala larunbatean izan genuen... "Partyaftereleventhirtyisposible" izenpean... Bertara lankide, ikaskide, lagun eta basikamente bangaloren dugun ezagun oro etorri zen eta juerga polita izan genuen... Janari internazionala (euskalduna, frantsesa, brasildarra, indiarra...), edariak, dantza, jokoak (beer-pong ;D) eta juerga dezente batek behar duen beste edozer!!

Hurrengo egunean, ordea, ia lorik egin gabe, goiz altxatu behar izan nintzen, gure enpresako nagusiak bere etxean ospatzen zuen Pooja-ra (ospakizun erlijioso hinduista) gonbidatu gintuelako. Bertan bere alabaren jaiotza omentzeko urtero egiten duen zeremonia erlijiosoan parte hartu genuen. Bertan, herriko sei neskatila gonbidatu zituzten, jainkosetako baten (izena ahaztu zait) purutasuna errepresentatuz eta euren oinak garbitu ostean, egongelan eserrarazi zituzten. Bertan sazerdoteak denok bedeinkatu gintuen, sua eskainiz eta guk eskuak sutik pasa eta buru gainean jarri behar genituen gure espiritua garbitzeko. Gero errezu batzuen ostean lore bat lotu zigun eskumuturrean eta gero umeetako bakoitzari eta gelan geunden gonbidatuoi platerbete janari tradizional eman zigun. Hau bukatu genuenean umeetako bakoitzari 10 rupia eta beste oparitxo bat eman zien zeremonia bukatzeko. 

Ekitaldi erlijiosoa egindakoan, emakumeetako batek genaz marraztu zizkigun eskuak eta gainontzeko eguna saria nola jantzi ikasten eta kafea eta tearen inguruan hizketan eman genuen, indiar emakumeen denborapasa tradizionala...
  
Momentuz nahikoa luzatu naiz... Baino milesker urrun egon arren egun honetan nitaz akordatu zareten guztioi!!

Lasterarte! :)

No hay comentarios:

Publicar un comentario