jueves, 20 de septiembre de 2012

Ganesha festival

Argi dago blog hau eguneroko bat baino aldizkari bat izango dela, ez baita hain erraza eseri eta patxadaz idazteko denbora aurkitzea bizimodu frenetiko honetan.

Lehen astea Ivanen etxean errefuxiatuta eta bigarrena ostatu kutre batean pasa ostean, hirugarren asterako bizimodu nomada hori utzi eta gure etxea izango den honetan instalatu ginen, gure egoerara normaltasun apur bat ekarriz. 


Honetaz gain, astelehenean praktikak hasi nituen diseinu sozialaren kontzeptua erreboluzionatu eta diseinua erabiltzailearen beharrei erantzuna ematetik, erabiltzailearen amets eta anbizioak betetzera zuzendu nahi duen proiektu honetan. Noizbait helburu anbizioso hau betez gero, milaka gazte enprendedoreren ametsei mentoretza eta finantziazioa emango dien plataforma lortuko litzateke, milaka enpresa berritzaile eraikiz.


Baino gehiegi filosofatzen hasi aurretik, atzo izan genuen esperientzia espiritual hinduista azalduko dut. Atzo opor-egun nazionala izan zen Ganesha jainkoaren omenez. 


Elefante burua duen jainko honen istorioa nahiko gafea da: Ganesha Shiva jainko suntsitzailearen semea zen. Kontua da Ganesha jaio aurretik Shiva bere bidaia luzeetako bat egitera joan zen hainbat urtetan zehar, Ganesharen ama Parvati etxean bakarrik utziz. Parvatik bakarrik hezi zuen Ganesha eta honek bere amarekiko obedientzia sakona garatu zuen. Egun batean Parvati bere bainuetako bat hartzera joan zen Ganesha etxea zaintzen utziz. Ganesha etxeko atean zaindari zegoela Shiva bere bidaia luzetik itzuli eta bere etxera sartzen saiatu zenean, Ganeshak bere aita ezezagunari sarrera galarazi zion. Shivak, jainko suntsitzailea izanik, ezin izan zuen bere haserrea kontrolatu mutil ezezagun horrek bere etxerako sarrera oztopatzean eta Ganeshari burua moztu zion. Parvati bere bainutik bueltatu zenean bere senarrak euren semea hil zuela ikustean tristura sakonean murgildu zen. Shivak egoera hau ikusita, damutu eta bere semea berpiztu zuen elefante buru bat jarriz. Hortik aurrera, Ganesharen idoloak etxea babesteko eta zorte ona ekartzeko erabiliak dira.


Atzoko egunak, tradizioa Ganesharen buztinezko idoloak laku batean murgiltzean eta uretan deseginda bere espiritua zabaldu eta omentzean datza. 


Baino txapa gehiago sartzen hasi aurretik hona hemen ekitaldi honen argazki batzuk.


Laster arte!!



No hay comentarios:

Publicar un comentario