lunes, 7 de enero de 2013

Hampi

Urte berria hasi da eta 2013erako eginbeharren artean bloga maizago eguneratzea proposatu diot neure buruari, beraz, hona hemen urte honetako lehenengo posta, abenduan Hampira egin genuen (Emmak, Paolak, Anak eta laurok) bidaiari buruz.

Hampi Karnataka estatuko erdigune erligiosoetako bat da, gure aroko lehen mendeaz gerozko tenpluen aurriez josita dagoena. Herria, Tungabhadra ibaiak bitan zatitzen du eta bi ertzak bi mundu bihurtzen dira, bien arteko komunikazio bakarra jendea alderik alde garraiatzen duen txalupa bat delarik. Aldeetako bat, tenplu gehinak aurkitzen diren ertzean, alde erligiosoa da. Bertan ezin da haragirik jan edota alkoholik edan eta bertan egin daitezkeen ekintza gehienak errealizazio espiritualarekin loturikoak dira. Beraz, alde kulturaletik eta arkitektonikotik ezin aberatsagoa da. 
 Beste ertza, aldiz, hippie atzerritarrek kolonizatu duten erdia da, garagardoa ura baino errazago aurkitzen da, jendeak etengabe erretzen ditu edozein izkinatan hazten diren landare magikoak eta airean patxada eta lasaitasun usaina ageri da... Askatasun eta plazerraren ertza. 

Guk, Hampin egun pare bat baino ez genuen eman, baino hala ere bi aurpegiak ezagutu eta gozatzea izan genuen, Jurasic Park gogorarazten zigun paradisu exotiko horretan. 

Baino hitzekin azaldu ezin daitekeen bidai hau argazki bidez ikustea onena!

Lasterarte, oraingoan serio nabil, LASTERarte! ;)



































































 

1 comentario: